Aita edo ama naiz
Ama edo aita bazara, eta sakonago zertan lagundu zaitzakegun jakin nahi baduzu, sakatu hemen.
Duela 10 urte baino gehiago, 2008an, seme-alabengandik gurasoenganako indarkeria kasuak gero eta gehiago areagotzen ari zirela eta, Bizkaiko Foru Aldundia sentikor agertu zen Bizkaiko familia ugari pairatzen ari ziren arazo latz honen aurrean. Ordura arte familiako oinarriak biziki astintzen zituen arazo honi aurre egiteko ez zegoen baliabide publiko eta espezializaturik.
Hori dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak, bat sortu zuen. Zehazki, programa Gizarte Ekintza Saileko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko Zerbitzuak sortu zuen ( gaur egun B.F.Ako Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Saila)
Geroztik eta ondorengo esleipenerako lehiaketa publikoetan, Berriztu Elkartea izan da irabazlea programaren kontratazioan, eta ondorioz Hobetzen Zentroak garatu izan du.
Gurasoen Aurkako Indarkerian Espezializatuko Familia Esku-hartze Programan, Bizkaiko Lurralde Historikoan bizi diren, 10 eta 21 urte bitarteko seme edota alabak dituzten, eta ama edota aitarekin, edota azken hauen papera betetzen duten edozein familiako kiderekin (aitona-amonak, osaba-izebak, …) indarkeria edota eraso zeinuen bitartez erlazionatzen diren familiei erantzuna ematen diegu.
2009tik, familiei laguntza eskaintzen hasi ginen urtetik gaur egun arte, egoera latz hau bizi duten Bizkaiko 700 familia baino gehiagorekin laguntza erlazio bat ezarri dugu, eta egiaztatu ahal izan dugu, urtero gure laguntza behar duten eta eskaintzen diegun familiak gehituz doazela.
Ama edo aita bazara, eta sakonago zertan lagundu zaitzakegun jakin nahi baduzu, sakatu hemen.
Seme-alaba bazara, eta zertan lagundu zaitzakegun jakin nahi baduzu, sakatu hemen.
Senidea bazara, eta zertan lagundu zaitzakegun jakin nahi baduzu, sakatu hemen.
Bideratu dezakeen erakunde bat bazara, eta informazio gehiago behar baduzu, sakatu hemen.