Gurasoentzat
Seme-alabengandik gurasoenganako indarkeria irain eta mesprezu bidezko komunikazioaz hasten da, lapurreta txikiek jarrai dezakete eta, gutxika-gutxika, egoera gero eta larriagoa izatera irits daiteke, indarkeria fisikora heldu arte.
Zaila eta mingarria da onartzea eta aitortzea norbere seme edota alabak iraindu edota eraso egiten dizula. Eta isilean mantentzeak zentzua izan dezake guraso askorentzat, seme-alabengandik jaso dezaketen ondorioen beldur.
Baina, laguntza ez eskatzeak indarkeria mantentzea bideratzen du, eta horrek maiztasunean gora egiteak eragingo du eta egoera gero eta atsekabeagoa izango da. Ondorioz familia-kide guztien ondoeza areagotu egingo da, eta harremanak okerrera egingo dute.