Bideratu dezaketen erakundeentzat
Seme-abalengandik gurasoenganako indarkeria bizi duten familietan, arreta eta esku-hartze eraginkor bat burutzeko, beharrezko elementu bat litzateke diziplina anitzeko profesionalen arteko lankidetza.
Indarkeria pairatzen duten familiak, egoera sozial desberdinetakoak izateaz gain, familia egitura desberdinetako izan daitezke. Indarkeria erabiltzen dutenek, normalean, 14 eta 21 urte bitarteko seme-alabak izaten dira. Gurasoekiko – edo hauen papera betetzen duten pertsonekiko- indarkeriaz edo erasokor aurkeztearen helburua, beraiengan kontrola eta dominazioa lortzea da. Halaber, ez litzateke batere arraroa, bizitzako beste esparruetan, nerabe hauek arazorik ez azaltzea beraien jokaera edo jarreran.
Gurasoei dagokienez, etxean bizi duten egoerarekiko erru edota lotsa sentimenduaz ageri dira askotan, eta horrek, maiz, zailagoa egiten du laguntza eskatzea. Bikote harremanean desadostasunak, eta hezkuntza estilo desberdinek, baliteke egoera desberdinak kudeatzeko orduan zailtasunak sortzea, eta ondorioz frustrazio eta ezintasun sentimenduak agertzea.
Batzuetan familietan egoera hauek identifikatzea ez da erreza izaten, beraz, zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan BFAko Gurasoen Aurkako Indarkerian Espezializatuko Familia Esku-hartze Programarekin, egoera konkretu hauek bizi dituzten familiei, berehalako erantzun eraginkorragoa eta azkarragoa eman ahal izateko, eta ondorioz beraien beharrizanei irtenbidea emateko.
Jakina da, beharrezkoa dela diziplina anitzeko profesionalen arteko lankidetza eta komunikazio egoki bat ematea, egoera hau pairatzen duten familiei lagundu ahal izateko. Jar zaitez gurekin harremanetan familiaren biderapen prozesua hasteko.