Gurasoenganako indarkeria: nerabe baten prozesua Hobetzen zentruan

Gaur plazaratzen dugun sarrera ez da idatzizkoa, bideo bat baizik: nerabe baten prozesu pertsonala daukagu zuentzat, HOBETZEN zentruan, Gurasoenganako Seme-alabengandiko Indarkerian Espezializatutako Bizkaiko Foru Aldundiko doako Laguntza Programan, bizi izandako bizipena kontatzen duelarik.

 

Ez dugu mamia azalduko, baina bai jakin dezazuela nerabe honen bizipena benetazkoa dela eta gurekin berak eta bere familiak lan itzela egin zutela urte batez, gure gizarte-hezitzaile eta psikologoekin. Hemen uzten dizkizuegu elkarrizketa luzeago baten zati bat, egiten dugun lanaren inguruan zeozer gehiago jakiteko, eta familia horrek egin zuen esfortzu eta lorpen horien berri emateko.

Egon adi hurrengo asteetan eskegiko ditugun elkarrizketaren hurrengo zatiak ikusi eta entzuteko.

Nolanahi ere, badakizue hemen gatzaizuela; Hobetzen zentruko lantaldea prest duzue neska honen testigantzarekin identifikatu bazarete eta hitzordu bat hartu nahi baldin baduzue.

HOBETZEN ZENTROA

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA