Etxean indarkeria erabiltzen duten nerabeei laguntzeko, familia esku hartze programa berezia, zenbat denborakoa litzateke?
Familiak, 2 urtetan zehar, bi fase desberdinetatik pasatzen dira:
Lehena bataz besteko urte beteko iraupenarekin (posible litzateke luzatzea beharraren arabera). Fase honetan familia hezitzaileak eta psikologoek, familiako kide desberdinekin elkarrizketa eta sesio psikoterapeutikoak izango dituzte. Maiztasuna eta deialdirako izendatuak (famili osoa, gurasoak, anaia- arrebak, nerabea bakarrik) beharrizanen arabera zehazten dira.
Bigarren fasea ere urte betekoa litzateke, gutxi gora behera. Jarraipen fasea litzateke, eta Berriztu Elkarteko Hobetzen Zentrotik, familiako kide desberdinekin aldiro kontaktua mantentzean datza, beraien familia harremanen egoera zein nolakoa den jakiteko asmoarekin. Iraganeko harreman era ezegokien bitartez erlazionatzen direla jakinez gero, beharrezkoa izanez gero, familiarekin laguntza prozesua berriz hastea adostu dezakegu.
Elkarrizketa eta sesioen iraupena eta maiztasuna
Ordu bat edo ordu eta erdiko saioak gutxi gora behera.
Maiztasuna lehen hilabetean asterokoa izaten da, eta prozesuan aurrera goazen heinean eta denboran tartekatzen joan gaitezkeela ikusi ahala hamabostero.
Beste zein jarduera edo programa egin ditzaket BFAko Gurasoen Aurkako Indarkerian Espezializatuko Familia Esku-hartze Programan?
Laguntza prozesuan banaka, famili osoarekin, bikote edota anai-arrebekin izan daitezkeen elkarrizketa edota sesioez gain, badira familia-kide desberdinei eskaintzen dizkiegu beste jarduera edo programa batzuk.
Jardueren helburua, beraien egoera berean dauden beste familia desberdinekin taldean parte hartzea, beste esperientzia batzuk entzutean barneratu dezaketen aberastasunarekin ikas dezaten.
- Genero indarkeriaren prebentzio programa
- Asertibitatean eta Gizarte-trebetasunetan prestakuntza
- Antsietatea kudeatzeko eta haserrea kontrolatzeko prestakuntza programa.
- Eguneratu programa, Gurasoentzako eskola.
- Arazoak konpontzen ikasteko programa
- Toxikoen garapenerako prebentzio programa
- Larrialdi egoera bat kudeatzeko edota norbere zaintzarako programa
- Hezkuntza baloreetan programa
- Hezkuntza afektibo-sexualerako programa.
- Nerabezaroko bikote harremanetan indarkeria saihesteko programa.
- Emozioen hezkuntzarako programa.
- Ziber-jazarpenaren prebentzio programa.
Familiako norbaitek ez badu parte hartu nahi? Familiako kide batek behin prozesua hasita, ez duela jarraitu nahi erabakitzen badu, prozesua guztientzat bukatzen da?
Beti bultzatzen dugu guztien parte hartzea, familia harremanetan, guztien beharrizanak asetzeko helburuarekin.
Hala ere, familia-kide batek, prozesuan parte hartu nahi ez badu hasieratik, edota ez jarraitzeko erabakia hartzen badu, ez du eragiten beste kideekin lanean jarraitzerako orduan.
Aita edo ama bezala, zure familian egoera hau pairatzen duzula pentsatzen baduzu, 10 urteko esperientziak ematen duen ziurtasunak bultzatuta, ondorengo hausnarketa hau bideratzen dizugu:
- Normalean erasokor agertzen diren seme edota alabek ere parte hartu nahi izaten dute prozesuan, arazoaren beraien ikuspuntu eman eta irtenbidea partekatuz presente egonez. Nahiz eta hasiera batean erresistentzia adierazi, gero parte hartzen dute. Etxera hurbiltzen den famili hezitzailearen irudia oso garrantzitsua da.
- Aita edo ama bezala, zure familiaren ongizatearen arduradun sentitzen baldin bazara, eta horretarako familian aurkitu ditzakezuen arazo desberdinen aurrean konponbideak jartzea nahi baldin badituzu…zure familiako norbaitek, zure seme edo alaba barne, ez baldin badu parte hartu nahi, laguntza eskatzea baztertuko duzu, eta ondorioz zure erantzukizunarekin ez betetzea erabakiko duzu?
Noiz eta nora jo, seme edota alaba erasokor agertzen denean gurasoekiko?
Seme edota alabengandik gurasoenganako indarkeria, haserre eta ezinegon egoera batean irainen edota objektuak apurtzearen bidez hasten da, eta gutxika-gutxika, intentsitate eta maiztasuna handitu egiten da, indarkeria fisikora iritsi arte.
Zure familia-harreman egoera ezin duzula kudeatu pentsatzen baduzu, eta gutxika hondatzen dagoela sentitzen baduzu, BFAko Gurasoen Aurkako Indarkerian Espezializatuko Familia Esku-hartze Programatik lagundu ahal dizugu egoera okerragora joan ez dadin. Eska ezazu laguntza lehenbailehen.
Hitzordua egiteko, nola egin dezaket ?
- Zure udalerriko Zerbitzu Sozialekin harremanetan jar zaitez, zure egoeraren bideratzea egin dezaten.
- Bizkaiko Foru Aldundiko Emakume eta Familia Zerbitzuarekin harremanetan jar zaitezke 94 608 3581 zenbakian.
- Jarri harremanetan programaz, Hobetzen Zentroaz, 94 447 9151 zenbakian, edo utzi izen bat eta telefono zenbakia gure postontzian. Egun berean edo hurrengo egunean zurekin harremanetan jartzen saiatuko gara, zure eskaerari erantzuna emateko.
Bereizita edota dibortziatua banago, beste gurasoaren baimena behar dut?
Zure seme edo alabak 16 urte baino gutxiago badauka bai, beharrezkoa da haurraren aita edo ama informatua egotea eta bere baimena izatea. Seme edo alaba 16 eta 18 urte bitartekoa bada, informatua egotea nahikoa da.
Prozesuan zehar, nire alaba edota semearen aurkako salaketa jarriz gero, posible litzateke Hobetzen Zentroan jarraitzea?
Salaketa ezartzeak ez du hasitako lana bertan behera uztea eragiten. Baina baliteke, salaketaren ondorioz, beste baliabide batzuen presentzia ezartzea familiari edo familiako kideei. Beharrezkoa litzateke orduan, bakoitzaren betebeharrak eta rolak zeintzuk diren argitzea, funtzioak ez bikoizteko eta familiarengan nahasmena saihesteko.
Beste hezkuntza baliabide edo baliabide terapeutiko batean egonez gero, bateraezina litzateke programarekin?
BFAko Gurasoen Aurkako Indarkerian Espezializatuko Familia Esku-hartze Programatik, familien ongizatea lortzeak mugitzen gaitu, eta hori lortu ahal izateko, badakigu zein garrantzitsua den familiarekin parte hartzen duten profesional desberdinekin ondo koordinatua egotea. Hori dela eta, familia egoera bakoitza ondo aztertzen da, eta esku-hartzearekin jarraitzea bideragarria litzateke, familiarentzat ona dela ikusiz gero.