Nerabeentzat
Gurasoek ez zaituztela ulertzen eta familian bizitzen ari zareten egoera zailaren erantzule bakarra sentitzen zara. Kasu batzuetan, familiako parte ez zarela sentitzera heldu izan zara, soberan bazeunde bezala.
Batzuetan etxean kontrola mantentzeko zailtasunak dituzula uste al duzu? Amorruaz gainez egiten duzu, eta zure ama edota aitarekin ordaintzen duzu? Oso haserre sentitzen zarenean, kontrola galdu eta ezin duzula zure kabuz bideratu sentitzera heldu zara?
Egoera bat zuk nahi bezala irteten ez zaizunean, zure gurasoak iraindu edota mesprezatzeko nahi handia sentitzen duzu? Etxeko altzari edota ateak maiz kolpatzen dituzu? Baliteke maiz iraintzea ama edota aita? Zerbait galarazi dizutenena, mehatxua erabili izan duzu beraiekin? Ama edota aitari bultza egin diezu, edo agian haiek ostikada edo ukabilkada bitartez kolpatu dituzu?
Zure gurasoekin indarkeria erabiltzen duzunean, beraiek mintzen dituzula sentitzen duzu, baina aldi berean beraiek zu mintzen zaituzten gauzak egiten dituztela sentitzen duzu?
Ez izan zalantzarik, norbere buruarekin hobeto egoteak merezi du. Zeure buruaz gaur egun zauden baino hobeto egoteak merezi du. Baina batez ere, indarkeriaz ez bizitzeak merezi du.
Egoera honetan aurkitzen bazara, laguntza eskatzeko momentua da. BFAko Gurasoen Aurkako Indarkerian Espezializatuko Familia Esku-hartze Programarekin harremanetan jarri.