Zer Egiten Dugu
Gure helburu nagusiena, indarkeria hau pairatzen duten familiei, arazoa gainditzen laguntza eskaintzea litzateke. Batzuetan, beraien seme edota alabekin gehiago ezin dutela, nazkatuta daudela sentitzen duten gurasoei eskainia.
Lortzeko, familia bakoitzak, seme-alabengandik gurasoenganako indarkerian espezializatutako hiru profesionalen laguntza jasoko dute.
Bi psikologoak dira, eta sesio psikoterapeutikoak Hobetzen Zentroko lokalean bideratzen dituzte. Hirugarrena, familia hezitzailea litzateke, eta bere lana familiaren hurbileko ingurunean bideratzen du, elkarrizketak etxean, familiarekin lanean ari diren edo inplikatuta dauden beste profesionalekin koordinatu, etab…familian barneratzen den pertsona litzateke, etxean, gehienetan indarkeria gertatzen den tokia baita.
Beste alde batetik, familiek, bereziki indarkeria mota hau pairatzen duten familiei laguntzeko sortutako talde-jardueretan eta hezkuntza edota programa terapeutikoetan parte hartu ahalko dute. Bertan, adibidez, aita-amek, bakarrik ez daudela ikusiko dute; egoera bera pairatzen ari diren gurasoak ezagutuko dituzte, eta baita, arazo bera gainditu duten gurasoen esperientzien bidez ikasi ere.
Familia osoan eragiten duen arazo honi aurre egiterako orduan, kide guztiekin lan egiten da. Hau da, ama eta aitaz gain, seme-alabekin, eta baita anai- arrebekin ere. Baliteke harrigarria iruditzea, baina indarkeriaz edo erasokor agertzen diren seme-alaba askok, borondatea adierazten dute parte hartzeko. Izan ere, azken finean, beraiek ere, familiak egoera ezegonkor horretatik irten dezan nahi dute. Gainera, lan taldeko hezitzailea, familiaren etxe eta ingurunera hurbiltzean, nerabearen lankidetza lortzea ahalbidetzen du.
Oro har, laguntza jasotzen duten familiekin ezartzen ditugun helburuak ondorengoak dira:
- Indarkeria bideratzen eta mantentzen dituzten egoerak, familiak berak, gelditzeko ahalmena lortzea.
- Taldearen laguntzarekin, bizikidetza egokiena lortzeko asmotan, beraien baliabide positiboen bitartez, familia-kideei erlazionatzen irakatsi.
- Ama edota aitari, famili barneko kontrola berreskuratzen lagundu.
- Nerabeei, indarkeriaren bidez beraiengan eta besteengan eragindako sufrimendua ezagutzen lagundu.
- Familia-kide desberdinei laguntza eskaini gatazkak konpontzeko orduan, frustrazioarekiko tolerantzia bideratzen, eta beraien emozio eta sentimenduak kudeatzean.
- Familiei, etorkizunean, erlazio ezegoki berean ez berrerortzen lagundu.
- Familiarteko erlazio osansuntsua bultzatu.